Azken sarrerak

Balmasedako Inauteriak 2016

Bakarrik egon ginen bi egun: larunbat eta asteartea. Giro oso ona eta mozorro oso politak, baina pena handia eguraldia: ez zigun utzi jaietaz gozatzea. Blai eginda bukatu genuen kanpotik eta apur bat barrutik. hala ere, plazerra etxean jokatzea.

San Severinoko Jaiak 2015

Bigarren aldiz etxean jokatu genuen: Balmasedan 23tik 25era. Aurrekoan baino toki hobea izan genuen, baina kontzertuetatik nahiko urrun geunden. Hala ere, Valle de Menako jaietatik ezagutzen gintuen jendea guregana etorri zen. Krepe aniztasun handia eta gure betiko bokatak eraman genituen. Eskerrik asko Balmasedako Udalari.

Valle de Mena 2015

Bizkaian baimenak lortzea oso zaila denez, Valle de Menako herritxoetan frogatzea erabaki genuen: Entrambasaguas, Vallejo, Villasuso, Sopeñano eta Nava de Ordunte. Krepak soilik eraman genituen, baina aniztasun handiarekin eta herrien artean famatuak bilakatu zirenak!

Jai batzordeak zoriondu nahi ditugu urtero jaiak bizirik mantentzeko egiten duten esfortzuagatik, egindako lanagatik, jaietan egondako giroagatik eta eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartzea uzteagatik!!



Santurtziko Jaiak 2015

Azkenean dena konponduta, Santurtziko Jaietan egoten utzi ziguten. Txosnetatik eta kontzertuetatik urrunen zegoen tokia egokitu zitzaigun, baina ez zen batere txarra izan. Pasatzen zen egun bakoitzean jende gehiagok zeukan gugan konfidantza. Nahiz eta krepe aniztasun handia ez izan, proiektua aurrera doa, eta bokatek onarpen handia izan zuten. Bide onean goaz!