Azken sarrerak

Balmasedako Erdi Aroko Azoka 2015

100 metro mundu bat denean.

Azkenean etxean geunden eta, gainera, Balmasedako Erdi Aroko Azokan. Zer gehiago eska genezake? Ba 100 metro gehiago edo zubia zeharkatzea… Egokitutako tokia esparrutik kanpo zegoen, jende gutxi eta hobetzeko aukera gutxiekin. Enkarterriko produktuekin eta munduko ilusio guztiarekin, baina ezagutzen gintuen jendeak ere ez zekien non geunden. Hemen ikasi genuen ekildaldiko egoera eta tokia ezinbestekoak direla ondo egiteko lan.

Korrika 2015

Momenturarte egindako ekitaldirik handiena, aurtengo Korrikaren bukaera Bilboko Areatzan. Itzela benetan egondako jende kantitatea eta primerakoa bai antolakuntzaren lana baita jaialdiaren helburua ere. Agur bero bat hemendik Patxiri, eta zorionako egindako ekiltaldiagatik!

Continue reading “Korrika 2015” <span class="meta-nav">→</span>

Deustuko Jaiak 2015

Deustuko jaiekin hasi genuen martxoa! Aukeraketa egin ondoren, bokata anitzak eramatea erabaki genuen: betiko bokatak, baina primerako kalitatezkoak, bai ogia baita barnekoa ere. Eskerrik asko Deustuko Jai Batzordeari parte hartzeko aukera emateagatik, eta benetan ZORIONAK!! Nahiz eta hotza eta euria egon, bikainak izan ziren jaiak!

Continue reading “Deustuko Jaiak 2015” <span class="meta-nav">→</span>