Ezin genuen ekitaldi hau galdu!! Urriko 30etik azaroaren 1era arte, foodtruck kontzentrazioa Mungiako Matxin plazan. Van Sobre Ruedas-ek antolatutako ekitaldia, giro itzela eta antolaketa ona.
Kategoria: 2015
Bigarren aldiz etxean jokatu genuen: Balmasedan 23tik 25era. Aurrekoan baino toki hobea izan genuen, baina kontzertuetatik nahiko urrun geunden. Hala ere, Valle de Menako jaietatik ezagutzen gintuen jendea guregana etorri… [Continue Reading]
Bizkaiara bueltatzen gara: Basauriko San Faustoko Jaietara. Giro itzela, toki ona eta jendearen erantzun ezinhobea!!
Bizkaian baimenak lortzea oso zaila denez, Valle de Menako herritxoetan frogatzea erabaki genuen: Entrambasaguas, Vallejo, Villasuso, Sopeñano eta Nava de Ordunte. Krepak soilik eraman genituen, baina aniztasun handiarekin eta herrien… [Continue Reading]
Azkenean dena konponduta, Santurtziko Jaietan egoten utzi ziguten. Txosnetatik eta kontzertuetatik urrunen zegoen tokia egokitu zitzaigun, baina ez zen batere txarra izan. Pasatzen zen egun bakoitzean jende gehiagok zeukan gugan… [Continue Reading]
Behin Berrizko jaietan egoteko baimena lortuta, karabana matxuratu zitzaigun, eta ezin izan genuen konpondu ezta bigarren astebururako. Hala ere, eskerrik asko eta barkatu antolatzaileei.
Aurreko astean Zurbaranbarriko jaietan parte hartzera gonbidatu gintuzten, maiatzaren 13tik 17ra. Giro itzela, kontzertu onak eta… Gure lehenengo berria!: Krepak!!
100 metro mundu bat denean. Azkenean etxean geunden eta, gainera, Balmasedako Erdi Aroko Azokan. Zer gehiago eska genezake? Ba 100 metro gehiago edo zubia zeharkatzea… Egokitutako tokia esparrutik kanpo zegoen,… [Continue Reading]
Momenturarte egindako ekitaldirik handiena, aurtengo Korrikaren bukaera Bilboko Areatzan. Itzela benetan egondako jende kantitatea eta primerakoa bai antolakuntzaren lana baita jaialdiaren helburua ere. Agur bero bat hemendik Patxiri, eta zorionako… [Continue Reading]
Deustuko jaiekin hasi genuen martxoa! Aukeraketa egin ondoren, bokata anitzak eramatea erabaki genuen: betiko bokatak, baina primerako kalitatezkoak, bai ogia baita barnekoa ere. Eskerrik asko Deustuko Jai Batzordeari parte hartzeko… [Continue Reading]